Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mortal (orobat mortale g,er.) 1 izond heriozkoa; larria; ikaragarri handia.

Zintzotasunak alde batera lagata, egiazkotasunaz atzendurik, gatozen egiantzekotasuna deritzan tranpa mortalera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.

Esku eta hanka loturik isiltasun mortal haren mende utzi gintuzten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 117. orr.

Arrisku bital gogorrak bere gain hartuko balitu bezala; apustu handiak egingo balitu bezala, sarerik gabeko jauzi mortalak.     «Kuskue tanden», 2004 - 186. orr.

Badaki, bai, otsailak izotz mortalak ekartzen tarteka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.

Denen ongizate mortala arintzeko dauden hiruzpalau pantalla.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

Baina ez dira konturatzen nire emazte honek hiru ordu mortal behar dituela janzteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 262. orr.

2 (beste izenondo batekin)

Nire anaiek itsusi mortala zela esaten zuten, zakur-mutur moduko zerbait, baina amak parerik gabeko edertasuna zuela esaten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 70. orr.

Eta barre egiten diogu barkatzeari eta barkatzearen gezur arinari, ez barkatzearen egia astun mortalaz atzendurik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 183. orr.

Eta horixe da hemen gertatzen dena: gizabanakotik gizamordora, eta mordotik banakora, jauzi ikaragarri mortala dagoela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Etorkizun jakina aspergarri mortala delako eta etorkizun ez-jakina izutzeko moduko muturrarekin agertu ohi delako.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

Ginoren lagunak, oro har, aspergarri mortalak denak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 81. orr.

3 (bekatuez mintzatuz)

Zer den bekatu larria edo mortala eta zer bekatu arina edo beniala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

Horrelakoa da beren bekatu mortalengatik sekulakotzat infernura kondenatuak direnen zorigaitza.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.

Bekatu mortalean hiltzen diren gaixo dohakabeek, badirela oraino zenbait Katoliko ere makur dabiltzanak, uste baitute bekatu mortaleko estatuan egin obra onek ez dutela deus balio.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.

· Kapitalismoa «bekatu mortala» zen Aristiderentzat, baita sistema haren ondorioak ere.  Berria - Mundua   2004-03-02

4 (izen gisa) hilkorra.

Ez dakit mortalok zein gogoeta mota egin ahal dugun gaiaren inguruan.  Berria - Kultura   2006-03-07

Jaio aurretik kondenatua den mortal zorigaitzekoaren egoera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 121. orr.

Diomedesek jo zuen Venus leiala lantzaz, gerlari haserreari hark esan zion penaz: "horrela odulustu nauk, mortal ñaño ziztrina!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekatu mortal (6)

bekatu mortala (21); bekatu mortala zen (3); itsusi mortala (3)

bekatu mortalaren (6); bekatu mortalaren mehatxupean (3)

bekatu mortalean (20)

bekatu mortalik (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus