Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi morrosko handi, aizkoraz armaturik, ate zain. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.
Sasoi ederreko morrosko gazte, bibotedun, baldarkotea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 182. orr.
Bi morrosko bibotedunen beso sendoek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.
216 zentimetroko eta 154 kiloko morroskoak ezin du inon gorde. Berria - Kirola 2004-12-15
Hi bezalako morrosko batek halako kexuak botatzea ere..! Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 21. orr.
Etor daitezela herri txikietako morrosko horiek ehun flexio egitera. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 73. orr.
Nobela hartako Daniel Zabalegiren deskripzioarekin guztiz bat zetorren morrosko alkandora koadrodunaren itxura.· Muche, zazpi urterekin, morrosko txikia zen, aingeruak bezain polita eta gurdizainak bezain zarpaila. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 145. orr.
118 kilometro ditu 18. etapak, eta hiru morrosko bidean: Tonale, Passo Gavia eta Bormio 2000. Berria - Kirola 2004-05-07
Txintik ez morrosko ilara luze haietan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 141. orr.
A zer nolako morrosko puskak! Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 60. orr.