Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adida hiria berreraiki eta gotortu zuen, eta ateak eta morroiloak ipini zizkion. Elizen arteko biblia 1 M 12,38
Nik ezarri nion muga, ateak eta morroiloak jarriz. Elizen arteko biblia Jb 38,10
Brontzezko ateak puskatu zituen burdinazko morroiloak apurtu. Elizen arteko biblia Sal 107,16
Musuaz saiatu nintzen parte gaiztoko morroilo hura birarazten, baina ez nintzen iristen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 126. orr.
Berriz ere, bere esku ahulez morroilo astuna astindu du, erro herdoilduaren kontra kirrinka eginaraziz, eta erretenaren hondoraino sartu, zarata handia atereaz. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 22. orr.
Aitak morroiloaz itxi zuen atea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 125. orr.
Ataka itxi eta morroiloa eman zion berriro, Sam kanpora irtena zela ohartu gabe. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.
Atso bat jaitsi zen ezkaratzera eta atea giltzaz eta morroiloz itxi zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.
Idoloen jauretxeetako ateak ere atalagaz eta morroiloz sendotzen dituzte apaizek, lapurrek eraman ez ditzaten. Elizen arteko biblia JrGt 1,17
Zatitu egingo ditut Damaskoko hiri-morroiloak, kendu Bikat-Abendik buruzagia. Elizen arteko biblia Am 1,5
Burdina eta brontzezkoak haren ate-morroiloak, bizitza bezain iraunkorra haren indarra. Elizen arteko biblia Dt 33,25
Gero, beste soldaduarekin begirada bat trukatu, eta fusilaren morroiloa ukitu zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 45. orr.
Oskarren hortzen kirrinka fusilaren morroiloaren klaskadak estali zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.
Biratu ere ez, eta horma kontra bultzaka ari zitzaizkiguan, fusilen morroiloen hotsa, eta elkarri agur, Andrék eta biok. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 33. orr.
atalagak eta morroiloak (6); ateak eta morroiloak (5); morroiloak ezarri (5); morroiloak ipini (3)
atea morroiloz itxi (4); morroiloz itxi (7)