Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

morokil 1 iz uretan arto irina egosi eta irabiatuz egiten den janari bigun lodia. ik polenta.

Kazeta bakar batean pausatuta ere, zoragarria da morokila.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 209. orr.

Morokilez bete nuen ahoa, amorruari kanporabidea emango nion beldurrez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 16. orr.

Gose banintzen, edo logale, edo hotz, etxean sartzen nintzen, jateko zer edo zeren bila -labean erretako patatak, morokila, gatzatua, lantzean behin ogia ere bai-, eta sutondoan etzaten nintzen, kamainan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 28. orr.

Esne-zopak, edo galletak, edo morokila edukita, zertarako nahi duzu korfleis edo dena delako asmakizun hori?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.

2 irud/hed

Baina nahiago zuen Anaz gehiago ez pentsatu; arazo nekosoetara zeraman horrek, are larriago sentiaraziko zuen, aurreko larunbat gauean izandako enkontrukoak berritzen hasiko zen, eta atzera berriro morokil guztiari bueltaka.     «Kuskue tanden», 2004 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Izeba olo-morokila burruntzaliarekin ateratzen ari zitzaidala, zera esan zuen, aurretik egindako iruzkinen bati berriro heltzeko bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olo morokila (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus