Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mormoi iz Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren elizako kidea.
Jenny mormoia egin zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 70. orr.
Sparhawk eta Parker mormoiak dira, eta beren sinesmen erlijioso sendoen ispilu da beren musika. Berria - Kultura 2004-11-18
Irakasleekin larrua jotzearen kontua hemen bezalakoa zen, mormoi batekin ere egin nuen, ez zuen erretzen, ez zuen kaferik ere edaten, ez zuen hitz gordinik esaten, gizon santua alajaina, baina, galtzen gainetik zakilari oratu nionean, dena errekara bota eta "bikain" jarri zidan handik ikasturtea bukatu arte. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 133. orr.