Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
morisko 1 iz Espainiako mairu kristautua.
Judu eta moriskoen esesketak erlijiosoak izan ziren, ez arrazialak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 261. orr.
1611. urtean, Felipe III.ak bere mendeko erresumetatik indarka erbesteratutako 40.000 morisko inguru Bidasoaz gaindi pasatu ziren. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 214. orr.
Morisko baten emaztearen hilketa aitzakiatzat hartuta. Berria - Kultura 2006-01-24
Miso-k Alcuzcuz morisko apalarena egiten du eta berari esker ulertzen dugu hobekien zer zen eta zer den kristauen harrotasunaren menpeko bizimodua Berria - Kultura 2006-01-24
• 2 izond moriskoei dagokiena.
Markoa obala zen, urre kolore aberatsekoa eta estilo moriskoko filigranez apaindua. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 83. orr.