Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

morfologiko iz morfologiarena, morfologiari dagokiona. ik morfologia 2.

Ordezkatze hori adierazteko kategoria morfologikoak erabili behar dira eta ez fonikoak bakarrik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 69. orr.

Luzaroan, alderdi morfologikora mugatu zuen enbrioi-garapenaren azterketak bere burua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.

Hirurogeita hamarreko urteetan, aldiz, euliaren baitan eragiten duen eraldakuntza morfologikoa dela-eta izango da garrantzitsua mutazio hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.

Ez da beste teoria fonemiko edo morfologikorik irizpide sendo hau betetzen duenik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 83. orr.

Alofono hitzaren bigarren osagaiak hots aldaera dela esaten du eta ez morfologikoa edo lexikoa, esaterako. garbi dago txandakatze hori ez dela fonologikoa, morfologikoa baizik, hotsa aldatzeaz bat hitzaren balio morfologikoa aldatzen baita maskulinotik femeninora edo alderantziz.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus