Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

morfina 1 iz opioaren alkaloide nagusia, sorgarri eta emagarritzat sendagintzan erabiltzen dena.

Morfinaren eraginpean lasai, umoretsu dago, barrea eragiten die ingurukoei bere ateraldi xelebreekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 207. orr.

Azkura sortzen dio morfinak, baina oinazea jasanezina litzateke morfinarik gabe, eta, aukeran, hobe azkura.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 40. orr.

Erizain batek galdetu dio Damiani nola gertatu den eta honek, morfina hartzen duela esan dionean, [...].  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 175. orr.

Egunean 180 gramo kloral hartu arren, eta morfina eta alkoholaz gainera whisky, brandy eta ardo beltza litroka, 1882 arte iraun zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.

Emadazue morfina, sentimendurik gabeko euskaldun zintzoa bilaka nadin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 80. orr.

Azkenean, morfina bihurtzen duk miseriak ahazteko eta mea-ustiaketari ez uzteko bide bakarra.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 108. orr.

Hitzak banatu ditzagun kanpamenduetan morfina banatzen duenak bezala, eskuzabal.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.

Morfinaren lainoa apur bat zabaltzen zihoala zirudien.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 177. orr.

Jendeak tabakoarekin erretzen zuen, harik eta hemeretzigarren mendean botikari aleman batek opiotik morfina atera zuen arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 178. orr.

2 irud/hed

Politikariek morfina ideologikoa ematen digute, sufritu ez dezagun, traba ez ditzagun, betiko tresna gera gaitezen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 290. orr.

Euskaldun zintzo horiei morfina ematen dietela politikariek...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 290. orr.

Hainbeste tele-morfina irentsi ondoren batzuetan arazoak ditu errealitatearekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 64. orr.

Bere morfina partikularra.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Andres lo egiten zuen gelatxoan sartu zen, morfina injekzio bat sartu zuen, eta lozorro sakon batean geratu zen. urdaileko minbiziagatik hilzorian eta oinazez zegoela, morfina xiringak aringarri bakar, emeki-emeki iraungi zitzaion bizia, zuen gaitzaz ezjakin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.

Andreak dena prestatu dik: tantaz tantakoa, pixontzia, morfina-anpuluak...  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 16. orr.

Minarentzat morfina kapsulak eta tantoak hartzen ari zela esan baitzidan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 76. orr.

Munduak ez dauka ezer berarentzat, morfina tanto eta pilula horiek izan ezean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 126. orr.

Petrov askoz lasaiago zegoen, jendearen presentziak eta morfina-dosi handiek baretuta, baina, hala ere, gorputz osoa dardarka zegoen oraindik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 208. orr.

Orain, berriz, morfina kargamendu itzela jadetsi dugu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus