Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

morfema 1 iz esaldian, esanahia duen banakorik txikiena, zati esanguratsu txikiagotan ezin bereizizkoa.

Perpausen egitura fonemikoa zuzenean aurkeztu beharrean, hizkuntzalariak "goragoko mailetako" elementuak eratzen ditu, adibidez morfemak bezalako elementuak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 37. orr.

Hitz eta morfemen mailez harago ez doan gramatika batek ezin dezake gertakari hau azaldu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 123. orr.

Zuberoan eta mendebalean zabala da -ten morfemaren esparrua: ebilten, ekharten esan ohi dira, esate baterako, Zuberoan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 200. orr.

Gauza berbera gertatzen da, azken baten, aditzen hirugarren pertsona pluraleko morfeman.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 197. orr.

2 (izen elkarkuetan lehen osagai gisa) ik morfemiko.

Euskarak ahoskabetasunaren alde egin izan duela erakusten dute bai morfema barreneko bilkurek, bai morfema elkarketetako txandakatzeek.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 29. orr.

Demagun S, F erako gramatika baten bitartez, hizkuntza bateko morfema-hurrenkera gramatikal guztiak sor ditzakegula.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.

Morfema-kateak fonema-kate bihurtzen dituen erregela morfofonemikoen hurrenkera bat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 144. orr.

Bilakabide fonologikoak, haatik, lenitio motakoak batik bat, gardentasun morfotaktikoaren kontrakoak dira: urtu, itxuraldatu, lausotu egiten dute morfema-muga (egitura morfotaktikoa, morfema kateatzea).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.

Behin-behineko fonema-taldeen eta behin-behineko morfema-taldeen arteko bateragarritasun harremana.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.

Morfema hasierako /d/, berriz, ez da beti ingurune berean gertatzen.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 68. orr.

Morfema elkarketa dinamikak sortzen dituen txandakatzeek ere erakusten dute elkarren ondoko trabarien berdintzea euskarak ahoskabetasunaren alde bideratzen duela: esan du, baina ez tu esan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 29. orr.

Oro har, morfema andana bat hutsune-segida batean banatzen dugunean, perpaus gramatikal bat osatzeko bete gabeko lekuetan ipin daitezkeen elementuen aukera murrizten dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 141. orr.

3 (izen baten ezkerrean)

Azterketa formaldatzaileak arrazoi sendoak eskaintzen ditu zero-morfemen alde eta kontra.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 91. orr.

Honela, (40) ezartzen zaio (69)ri do elementua txertatuaz, iragana morfema itsas dakion.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus