Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
moreno iz beltzarana.
Atez barna Paco azaldu zen: morenoa, belarritako bi, hiru bat egunean egin gabe bizarra. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 99. orr.
Aurrena irribarre moreno horrek harrapatuko zaitu. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 83. orr.
Ezkerretara, gugandik hiru mahai harantzago eserita zegoen bikoteari begiratu nionean, neskaren azal morenoari, kaobazko adatsari baino ez nion erreparatu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 91. orr.