Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

more 1 izond gorria eta urdina nahasiz ateratzen den kolorekoa, masusta zukuaren kolorekoa, ostadarraren azken zerrendako kolorekoa.

Eguzki-ertza hodeien marra morearen gainetik ageri zen, East New York-en atzealdetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Neoizko letra moreak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 184. orr.

Zain more handiak nabarmentzen zitzaizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 321. orr.

Orban more bat, ezkerreko izterrean.  Berria - Kultura   2004-08-10

Erle burrunbariak eta tximeletak arbi lore more eta zurien gainean hegan zebiltzan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.

Hiru argazki egin zizkion koloretako uztai bati, tartean filtro gorri, berde eta morea erabiliz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

Soinean zeraman elastiko morea kendu zuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 115. orr.

Purpura morezko oihala zabalduko dute eskainiriko ogien mahai gainean ere.  Elizen arteko biblia   Zen 4,7

Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Soineko more argia jantzi nuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Lizarrako kaleak, more ilunean blai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 182. orr.

3 (izenondo elkarkuetan lehen osagai gisa)

Chatham Square-n, zeru more-gorri haren ñirñirra tren jasoaren bidearen burdinsaretik ageri zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.

Odol-tanta beltz batzuek hanpatzen zituzten haren ezpain more-grisak eta halako bizitasuna ematen zioten haren azal zuri-zuriari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 291. orr.

4 (izenondo elkarkuetan bigarren osagai gisa)

Alkandorak, lehortutako zulo gorri-more bat erakutsi zion sabel parean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Belus gorri-morez tapizatutako besaulki bigunean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 257. orr.

Ekaitz-hodeiak hiri zuriaren gainean: beltz-moreak, eta segidan azken eguzki-errainua etxe-goienetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 261. orr.

Ene leihoaren parean, sabel sagu koloreak, papoen ortzadarren berde-more distirantak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 125. orr.

Eskuin eta ezkerraldera, arku elektriko bakan batzuen argizko kono gris-moreak, ilunpearen zipriztintzaile.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 321. orr.

Gazteak astiro ahoskatu zituen hitzok, baina arnas-hotsarekin nahasian atera zitzaizkion ezpain urdin-moreetatik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 161. orr.

• 3 iz kolore morea, gorriaren eta urdinaren arteko kolorea.

Begira, zuk uste al duzu more honek ondo ematen duela hormako grisarekin?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 261. orr.

Kortina ere egin zuen, lihozkoa, more, gorri eta gorriminez tindatua.  Elizen arteko biblia   2 Kro 3,14

Masailezurrek more aire lauso bat zuten eta, bekainen ordez, esku aditu batek bi ilberri marraztu zizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Atzeko hegian hodei gorrixkek azuletik morera doan zerua estali dute.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 56. orr.

Gorriz eta morez janzten ari dira hodeiertzeko lainoak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 17. orr.

5 more-kolore izond

Galtzak more-kolore, zapata zilarrezko belarridun eta zurrumadunak, buruan lurrin urez bustitako ile-ordea eta eskuan makila, karguari zegokiona. Haren jantziei erreparaturik atzerritarra zela erabaki zuen Egeak, lebita bat borgoina-kolore baitzeraman, galtzak kolore bereko eta galtzerdiak more-kolore baitzituen, aspaldian Parisen ikusten ez zirenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

6 more koloreko izlag

Hurbildu ahala, more koloreko soineko estu bat zeramala ikusi nuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 110. orr.

More koloreko betazalak hertsirik eta ahoa alde batera okerturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 133. orr.

Emakumeak muselinazko jantzi farfaildun bat zeukan, more kolorekoa, eta eskuan, aldiz, itzalkin urdin bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 136. orr.

7 more-more

Segundo batzuk igaro ziren Dursley jauna konturatzerako gizon hark kapa more-morea zuela soinean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 10. orr.

Aurpegia more-more zeukan Anak, baina irribarretsu ageri zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gorri eta more (3); more geometrico (3); more koloreko (3); orban more (5); orban more bat (4); purpura more (30); xal more (3)

berde eta morea (4)

lore moreak (3)

gorriz eta morez (3); purpura morez (3)

purpura morezko (12); purpura morezko lokarriz (4); purpura morezko oihala (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus