Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espainiar bandera harro altxatu, eta moroak akabatzera; mordoka bada, hobe... Txillardegi «Putzu», 1999 - 61. orr.
Euli-eskuadroiak airean hegaz sartzen dira etxera, ausart, hango nagusiak balira bezala, eta [...] azukre-koskor gozoetan pausatzen dira, banaka zein mordoka. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.
Zital hari gorputzetik harrak ateratzen zitzaizkion mordoka eta, oraindik bizirik zegoela, pusketaka erortzen zitzaion haragia, ikaragarrizko minez. Elizen arteko biblia 2 M 9,9
Eritegietan mordoka hildako gaixoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 281. orr.
Ez du edozein tratatu orri-pasaka gainbegiratzea besterik, eta oroitzapenak mordoka datoz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 295. orr.
Mordoka etortzen zitzaizkidan argudioak, arrazonamenduak, frogak, berehalaxe indar handiagoko beste argudio, arrazonamendu, froga batek itzulikatzen zituenak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.
Mendebalde kostaldean, hor bildu baitzaizkizu jarraitzaileak, mordoka, denak zuri kantatzen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 97. orr.