Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahoan urtzen diren pastel horietako mordo bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 277. orr.
Apirileko eta maiatzeko hilabeteetan, loratzen zirenean, zuhaixka haiek beren zurtoin lurrintsuak, beren korola zuriak eta beren mordo txiki urdinak nahasten zituzten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.
Gainekoak eta euritakoak, poltsak eta egunkariak, dena mordo bat bihurtzen zen etxera heltzeko presaz zebiltzan bidaiari haien artean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 101. orr.
Mordoa zegoela ikusi zuen, hizkuntza ezberdinetan. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 146. orr.
Eta horixe da hemen gertatzen dena: gizabanakotik gizamordora, eta mordotik banakora, jauzi ikaragarri mortala dagoela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.
Barazki pila batzuk txit handiak ziren, eta jendea mordoz eta sortaz eraikitako bi harresien artean ibiltzen zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.
Zer-nola etorri zaidan burura beldurrik gabe ezkontzen den jende mordo hori. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 96. orr.
Soinekoak azpiko galtzetan sartuta emakume ile-nahasiak, gizon oin-hutsak mahuka hutsean, galtzazpiez eta elastikoez jantzitako ume mordo bat. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 202. orr.
Neska-mutil mordoa etortzen duk aldirietatik Arkakuso Merkatura! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.
Seme-alaba mordoa dauka, eta betiko lagunak izan ditut. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 359. orr.
Gainerakoan, munduak koloreak badituela ohartu ez ziren gazte mordo haietako edozein izan zitekeen. -Ez dakin ezkondua dela eta emazte mordoa izan duela? Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 247. orr.
Pitagoriko mordoa zuen oraindik aztertzeke. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.
Kanpotar mordo bat etortzekoa zela, eta beranduenik ostegunean han egoteko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 259. orr.
Ustekabeko hilketak ere eramaten du kristau mordo bat hankaz aurrera, baina heriotza dosifikatuak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.
Gainera, abenturetan parte hartzen zuen, eta hartz mordoa hil zuen tximinia-garbitzaile batekin jolastea gustatzen zitzaion. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 230. orr.
Nor ez da aritu noiz edo noiz, bidertzeko edo larreko ote mordoak erretzen? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.
Esaten zuten, mahasti hura mahats-mordoz leporaino egonda ere, ezinezkoa zela handik hogei pegar ardo ateratzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 714. orr.
Exkol ibarrera heldurik, mahats-mordo bakarra zeukan aihen bat moztu eta haga batetik zintzilik biren artean eraman zuten. Elizen arteko biblia Zen 13,23
-Diru mordo bat -egin nion iruzkina Harryri-. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 128. orr.
Mahai zabal baten gainean, Don Carlosen aldeko propaganda orri mordo bat topatu dut. Txillardegi «Putzu», 1999 - 110. orr.
Gainera, gutun mordo bat zegoen han, gutun gehiegi. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 27. orr.
"Berdan" markako 1.200 fusil, 400 granada, espartin mordo handi bat, burusiak dozenaka... Txillardegi «Putzu», 1999 - 166. orr.
Kolore guztietako pastilla mordoa hartuta. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 125. orr.
Zuek ez dakizuen gauza mordoa dago benetako otzara batean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 30. orr.
Lehorrean gauza mordoak jaten dio astia artistari. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 74. orr.
Hezur mordoa omen diat apurtuta, hala ziotek. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.
Behin etxe izandako adreilu mordo, egur hautsi eta hautsaren gainean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 238. orr.
Bizkar-zorrotik boltsa bat atera eta diru-paper mordo handi bat erakutsi zigun. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 92. orr.
Haritz ipotx mordo bat, itsas haizeak belarraren parean segatzen duena. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.
Pentsamendu galaraziaren aro honetan, deus galdetzeko gogoa egin baino lehen erantzun mordo bat emanez eta atergabeko informazio jasa hazkorrez lortzen da muinak asetzea, zopatzea eta ezertarako gauza ez direla uztea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.
No futureko garaiak gastatu ziren bapo, eta gaur gazteak etorkizun bat du, eginbehar mordo batez betetako etorkizuna. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.
Horiek denak, hara, lortu ahal izan ditiat urte mordoan ibili ondoren zerean... ehizan, horra hitz zuzena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.
Denbora mordo bat egon zinen azaldu ere egin gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 180. orr.
Bertsolariek berek albora utzi ezineko arrasto baliagarri mordo bat eskaini dizkigute azken urteotan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 25. orr.
diru mordo (9); diru mordo bat (6); galdera mordo (4); galdera mordo bat (3); gauza mordo (10); gauza mordo bat (7); gazte mordo (3); jende mordo (7); jende mordo bat (3); ke mordo (6); mahats mordo (14); mahats mordo bat (3); mordo bat (200); mordo bat dago (5); mordo bat egin (3); mordo bat egiten (3); mordo bat hartu (3); mordo bat topatu (4); mordo bat zegoen (3); mordo handi (8); mordo handi bat (5); mordo handia (6); ordu mordo (4); ordu mordo bat (3); orri mordo (4); paper mordo (10); paper mordo bat (6); txiki mordo (7); txiki mordo baten (4); ume mordo (4); urte mordo (17); urte mordo bat (9); urte mordo batean (3)
agiri mordoa (3); arazo mordoa (4); arazo mordoa izan (3); argazki mordoa (3); arrain mordoa (3); aukera mordoa (6); baloi mordoa (5); berri mordoa (4); dei mordoa (4); diru mordoa (25); duela urte mordoa (5); ere mordoa (3); eta diru mordoa (3); eta urte mordoa (3); etxe mordoa (3); fitxaketa mordoa (3); galdera mordoa (9); gauza mordoa (17); gauza mordoa dago (3); gazte mordoa (4); gol mordoa (7); hilabete mordoa (3); huts mordoa (4); hutsegite mordoa (3); jarraitzaile mordoa (3); jende mordoa (29); jokalari mordoa (3); kazetari mordoa (5); ke mordoa (3); kilometro mordoa (4); lagun mordoa (5); lesio mordoa (4); liburu mordoa (7)
mordoa atera (5); mordoa bildu (5); mordoa bota (3); mordoa dago (16); mordoa dauka (5); mordoa eduki (3); mordoa egin (23); mordoa egingo (4); mordoa egiten (5); mordoa eman (13); mordoa eman zuen (3); mordoa erakutsi (3); mordoa erosi (3); mordoa ezagutu (3); mordoa galdu (4); mordoa hartu (7); mordoa ikusi (5); mordoa ikusita (6); mordoa ikusten (6); mordoa irabazi (5); mordoa izan (14); mordoa izan zen (3); mordoa izango (8); mordoa jaso (3); mordoa jasotzen (3); mordoa joan (7); mordoa lortu du (3); mordoa nuen (3); mordoa pasatu (4); mordoa sartu (5); mordoa utzi (3); mordoa zegoen (7); mordoa zeraman (4); mordoa zeukan (4); mordoa zuen (6)
neska mordoa (5); ordu mordoa (7); orri mordoa (3); paper mordoa (9); sinadura mordoa (3); ur mordoa (3); urte mordoa (44); urte mordoa eman (5); urte mordoa joan (3); urte mordoa pasatu (3)
jende mordoak (3); mahats mordoak (12)
urte mordoan (5)