Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
So gelditu nintzaion berriz, burua heriotzaren presentziak eragiten dizkigun gogoeta morbosoetan galduta. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 448. orr.
Amodio morbosoaz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 314. orr.
Badirudi gertu daudela eszena morbosoaz gozatzeko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 24. orr.
Klik, iragarkiak; klik, A3ko reallity show morbosoa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 59. orr.
Etorkin batzuk narkotrafikoa, lapurreta eta erasoekin besterik lotzen ez direnean, bestelako trataeren gainetik gertaeren kontaketa morbosoak lehenesten direnean, emigrazioa bezalako ibai konplexua estereotipoen tantetara biltzen dugunean, "inbasioaren psikosia" gizentzen da. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 46. orr.
Norbaiti heriotza "merezi" duen delitua egin duela leporatzen diotenean, mahaiko kideak aukeratzen dituztenean hiritarren artean, halako prozesu luze eta morboso bat jartzen da abian, kide hauek ezin baitira nolanahi aukeratu. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 181. orr.
Niri oso morbosoa iruditzen zait hilketa bati buruzko joko bat asmatzea. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.
Zuhur jokatu behar dugu irudi bereziki morbosoak ez emateko eta albisteok, gainera, informatiboki ez nabarmentzeko. Berria - Euskal Herria 2004-07-16
Ez nuelako haren aurrean Siddal-en hilobiarekiko interes handiegia erakutsi nahi, ez zezan pentsa ni ere, beste haiek bezala, morbosoa nintzenik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 157. orr.