Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hemen lan egitea ezinezkoa da, bai teorian, bai praktikan, bai moralki, bai fisikoki. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 76. orr.
Intelektualki ez ezik moralki ere gaitzesten da aurkaria. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.
Borreroa beti saiatzen da kondenatuaren lekuan ipintzen; zinez pentsatzen baitu ez dagoela, ez etikoki ez moralki, bere lana betetzeko beste erarik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 78. orr.
Susmatzen zuen, gainera, kontrakoa eginez, hots, ekintza bizitzaren bat salbatzea balitz, moralki ez ezik teknikoki ere eraginkorragoa izango zela. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 82. orr.
Orijinaltasunaren kontzeptuak indarra hartu zuenetik, edo, txanponaren beste aldetik esanda, plajioa moralki gaizki ikusia eta lege aldetik ere kondenagarria izaten hasi zenetik, egonezina hedatu zen literatur gizartean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.
Arautegiak eta zuhurtziak agintzen dutena alde batera utzi duzu, baina moralki ez zara gaizki portatu. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 148. orr.
Inoren jokabide moralak moralki epaitzeko, haietaz ohartu behar genuke aurretiaz, eta hor ezin aurkitu objektibotasunaren sostengurik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 11. orr.
Uste osoa ez da ziurtasun logikoa, morala baizik, eta oinarri subjektiboetan funtsatzen denez gero (intentzio morala), orduan ez du esan behar: moralki ziurra da Jainkoa badela, eta abar, baizik ni moralki ziur nago, eta abar. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 277. orr.