Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egungo «tribu» iparramerikar batean kokatzen da istorioa WASP izeneko tribu boteretsuan eta istoriotxo moralizatzaile eta folklorezalea proposatzen digu autoreak, Txomin Agirrek Kresala-n marinel euskaldunekin egin zezakeen eran. Berria - Kultura 2004-10-27
Azken hitz hauen zatarkeria ez da bat etorriko errieta moralizatzailearen tonuarekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 100. orr.
Bere garaian hainbeste aipatzen ziren animali moralizatzaile eta alegorikoak ez ditu [Alberto Magnok] kontuan hartzen tratatua idazteko. Berria - Gaiak 2004-11-18
Egungo indar-erlazioak direnak direla, aldi berean pittin bat moralizatzaile eta ergel sentitzen naiz alternatibak proposatzean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 329. orr.