Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
moralizatu, moraliza, moralizatzen 1 du ad moral bihurtu, izaera morala eman.
Horren arabera, euskal letrak soilik doktrina emateko, moralizatzeko, herri hau salbatzeko [...] erabili behar dira. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.
2 da ad moral bihurtu, izaera morala hartu.
Norbere burua ezkutatzeko eta onuragarria zaien itxura onartzeko joera honen bitartez gizakiak ziurki erabat zibilizatu ez ezik, pixkanaka hein batean moralizatu ere egiten dira, [...] bakoitzak bere inguruan ikusten zuen ongiaren ustezko adibide jatorretan beretzako hobekuntzaren eskola aurkitzen baitzuen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 257. orr.