Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atzean, oso atzean geratu dira sexualitatearen inguruko ikuspuntu platonikoa, moralista eta baita progrea ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.
Hannak oso ongi ulertzen zuen nire proposamena, benetan zen bezalakoa: ez erromantikoa, ezta moralista ere, baizik eta praktikoa: bizitoki bera, ekonomia bera, adin bera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 240. orr.
Parranda baino zehatzago izango da mozkorkeria esatea, edo, hitzaren kutsu moralista saihestearren, alkohola. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.
Horren eraginez edo, barra-barra erabiltzen ditugu karga moral sekulakoa darien eta inoiz bukatzen ez diren kizun prometeikoak, kutsu subliminal moralista eransteraino euskal bizitza egunerokoari: euskaldunok, antza, dena dugu kizun. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.
Langabezia, bazterketa soziala, presondegia... bada gogoeta sakonik liburu hortan, "kutsu moralistarik gabe haatik, irakurleak berak bere gogoetak egin ditzan". Herria 2005-03-31
Iritzi orokorretan oso moralista da, harrigarriro. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 8. orr.
Azkeneko mende eta erdian, "sadismoa" psikiatra, moralista, psikoanalista, filosofo, apaiz eta pedagogoen aztergaia izan da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.
Ondorioz -eta hau ez du zeren ahantz sekula gizaki bakoitzaren duintasuna zaintzeaz arduratzen omen den teologoak ala moralistak- hizkuntza hunkitzen eta jotzen duen edozein erasok, hunkitzen eta zaurtzen ere du Gizakia bera. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 178. orr.
Seneka filosofoa (K.o. 85 hila) oso ezaguna zen Erdi Aroan moralista gisa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.
Moralista batzuek arrazoitu zuten diruen jabe izateak ez dakarrela beti zorionik eta beste ditxa modu batzuk zuzenagoak direla beharbada. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 49. orr.
Zeinek jartzen ditu, baina, mugak [ikerketan]?, zientzialariek?, moralistek?, legegileek?... Berria - Gaiak 2004-01-21
Idazkera trinkoa, guztiz soildua, elipsiz betea, aszetikoa, ez dakit zergatik, baina moralisten artean estimazio berezia izan ohi duena. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 12. orr.
Jendea, moralistek eta poetek besterik uste izanagatik, ez dela sekula jostatu haragiarekin, baizik-eta larruarekin. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.
Gure moralista progreak "maitasun heldua" aldezten zuen, eta "haurrei dagokien egoismoa" gainditzeko eskatzen zuen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.