Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain politika moralismoan errefuxiatzen da -ez moralean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 62. orr.
Literaturak ez duela moralismo edo militantismoaren beharra erakusten digu, nonbait. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.
Horrela ikastera behartuak izan gara geu ere, zezenaren adarrak gainean, moralismoaren eta inozentziaren tentazioetatik ihes egiten. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 43. orr.
Kristautasuna moralismo motz bihurtu zitzaigunekoa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 136. orr.
Foucaultek moral modernoaren genealogia berridatzi du: arrazoimenaren atzean dagoen zoroen eroetxea, askatasunaren gibelean dagoen presoen kartzela, osasunaren azpian dagoen gaixoen ospitalea, sexu heterosexual arruntaren ostean dagoen moralismo viktoriarra eta beste horrenbeste. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.
Bertatik baztertu nuen lehena, moralismo kutsu gogaikarrikoa, eta bigarrenari buruzko gogoetan murgildu nintzen, nire izaerarekin hobeki baitzihoan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.