Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

moral 1 izond gizarte batean onartzen diren ohiturei eta jokaerei dagokiona; moralaren filosofia-azterketari dagokiona.

Edozein teologo moral tradizionalistak esan zezakeen bezalaxe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 27. orr.

Platonen pentsamendu morala, politikoa eta zientifikoa, hau da, garaiko pentsamendu filosofikoa, orduantxe hasi zen eratzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 43. orr.

Filosofia moral osoa, bizi xehe bati atxikitzen zaio apainketa aberatsagoko bizi bati bezain ongi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 15. orr.

Torturaren inguruan sortzen diren dilema moralak "klasikotzat" har ditzakegu etikaren alorrean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 207. orr.

Errabino-familia batean jaio zen Singer, Talmud eta Tora liburuak izan ziren bere heziketaren oinarriak, eta goitik behera morala den ikuspegia erabili zuen bizitzan bezala idazlanetan ere.  Berria - Kultura   2004-07-14

Errurik gabeko ezjakintasunaren aurrean tolerante izatea zein ausarkeriaren aurrean jasankorra izatea prestakuntza moral onaren seinalea da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 215. orr.

Ekintza moral edo etika izenda genezakeena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.

Tesiaren gaia nazionalismoaren funtsatze morala da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Bi erabaki eta ekintza moral mota badirela: ona eta gaiztoa.Termino horiek epai moral bat inplikatzen dutenez, hobe izango da agian moralki termino neutralak erabiltzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 90. orr.

Tabu moral edo sozialengatik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.

2 izpirituari, gogoari dagokiona (material, fisiko-ren aurrez aurre).

Unibertso fisiko eta moralean ikusten denez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

Suntsidura moral, psikologiko, sozial eta politikoari (ez aipatzearren materialari) dagokionean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 37. orr.

Baina frogen ziurtasun moral hau errazagoa da sentitzen, zehatz definitzen baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 51. orr.

Zirrara moral handietako dardara urduria sentitu zuen kolpetik doktoreak, eta emozioz ikara batean hartara hurbildu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.

Beti izan dut nik halako osasun moral bat izateko asmo madarikatu hori!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 53. orr.

Plazer moralak, hutsak dira, banaka batzuei baino komeni ez zaizkienak; larru-jotzearenak, ostera, denen gustukoak dira, eta bere xarma liluragarriek laster orekatzen dituzte ustezko mesprezuak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

Usaiako min morala psikologikoarena baino jasangarria zen, jarria nintzaion.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 83. orr.

Salatzaile bakoitzari kalte moralengatik 8.000 euro ordaindu beharko dizkio Madrilek.  Berria - Mundua   2004-11-03

• 3 iz ongiaren eta gaizkiaren jakintza; giza jokabidearen edo egintzen doktrina, horien ontasunari edo gaiztotasunari dagokionez.

Gure kontzepzio etikoa guztiz dago moral kristauaz blai eginda.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

Horregatik, ohituren Metafisika benetan Moral hutsa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 280. orr.

4 ontzat hartzen diren jokabide arauen multzoa; giza jokabidea bere alderdi moraletik ikusia.

Begira, moralaren zentzua ez dugu herentzia bidez jasotzen; hartu egiten dugu, geureganatu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 113. orr.

Esklaboaren moralak nagusiaren morala ordezkatu du, eta aldaketa hori hain indartsua izan da, nagusiak berak balio-sistema antinatural hori beretu egin baitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

-Bai, oso jende jatorra; baina ezin jasanezko moral bat dute.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 250. orr.

Luxuria jabetu zen nitaz eta inguratu egin ninduen bere traiziozko itzal mugikorrez, bere moralik gabeko estandarteez, libertinajeari lotzeko deia zen hura, lotsa erabat galtzeko, ñabardura guztietako gozamen guztiak probatzeko, mugagabe, heriotza lizunkoia etorri arte.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 87. orr.

5 (izenondoekin)

Ez dago, moral esentzial hori ezagutzen ez duen herririk; eta ez dago, moral esentzial horrek baino agindu gehiago ukan dezakeen moral razionalik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 106. orr.

Haren herrikideak -moral burges aszetikokoak- ezin zuten horrelakorik onartu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.

Harrokeria naziaren biktimak izan ziren batzuk; frankismoarenak, gulagetakoak, kastrismoarenak, Pinochetenak; hango eta hemengo faxismoarenak, hango eta hemengo moral iraultzailearenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Moral hertsiak eta barne-gogoeta egiteko beharrak laburbiltzen dute haren mezua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

Apaiz libertino batekin igaro zuen bere haurtzaroa, moral lasaiko emakumez inguratuta, bere aitaren ibileren eraginpean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sartrek (1905-1980) moral-sistemei egindako kritikaz mintza gaitezen, azkenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Jean Saint Pierre Anxuberro Baionako seminarioko moral irakasleak gerla-tokietarik bidaltzen zituzten artikuluak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 116. orr.

Garaiko moral-eskuzabaltasunari esker.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.

Haren moral-erretorika itxura hutsa zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 283. orr.

Moral gaietako gure hutsegite guztien iturria, kristauek bere zorigaitz eta larritasun mendean asmatu zuten anaitasun-lotura zentzugabe hura onartzea izan da. erlijio-kontuetan ahalegina eskatzen duen oro maite dugu, moral-kontuan zorroztasun-itxura daukan oro maite dugun bezala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 193. orr.

Erlijioak ez du onartzen ezkontzaz kanpoko harreman sexualik, baina gu gehienok ez geunden ados moral klase horrekin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 134. orr.

Horiek ez gaituzte jartzen moral oinarri baten eta Estatu lege baten arteko desberdintasuna nabarmentzeko tenorean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 53. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ene ideiak kristau moralaren menpe zeuden eta bidea zabal eta argitsu neukan, hautzaroko lehen urratsak egiten hastera nindoala.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 22. orr.

· Duela gutxi asmatu diote izena lanean boterea duenak botererik ez duenari egiten dion zapalketa psikologiko-moral horri.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 142. orr.

Komunitatearen balio kultural-moralen transmisioa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus