Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
moño iz mototsa.
Atso haien pitxi eta joiak-eta ikusten genitinan eta aho zabalik geratzen gintunan, zer esan jakin gabe, eta horregatik egiten geninan barre, ipurtandiak zirelako edo aza itxurako moñoa zeramatelako. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 76. orr.
Moñoa askatuko dio, urkilak banan-banan atera bere ile sastrakan etzateko luze. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 111. orr.