Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaragozako tailer batean montaje bat egiten ari zela, holako batek hanka harrapatu zioan: hezurrak maila-maila eginda. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 18. orr.
-Nahi baduzu moilatik pasatzea daukagu, montajearekin nola doazen ikusteko -esan diot. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 60. orr.
Zinemakoek ardura gehiago edukitzen dute planoaren montajean, argian eta horrelako kontuetan, interpretazioan baino, eta interpretazioa aktorearen esku uzten dute gehiago». Berria - Harian 2005-08-07
Zinemakoek ardura gehiago edukitzen dute planoaren montajean, argian eta horrelako kontuetan, interpretazioan baino, eta interpretazioa aktorearen esku uzten dute gehiago». Berria - Harian 2005-08-07
"Munduko musurik ezagunena", Robert Doisneau-k Parisko Herriko Etxearen plazan America's Life aldizkarirako atera zuena, montaje hutsa zen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 96. orr.
Gezurrezko montajea eraikitzen ari dituk hemen, dena simulakro hutsa. «Kuskue tanden», 2004 - 95. orr.
Bermudetako Triangeluarena montaje bat da. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 83. orr.