Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
monsieur iz jauna.
-Oraingoz ez, monsieur Iraurgi -erantzun dio Virgiliak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 168. orr.
Monsieur Nestorren klaseak irauten duen bitartean bakarrik egoten zara hotelean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.
Eta entzun zuen nola denda jabeak, amultsuki eta errespetu handiz monsieur Haydn deitzen zion lagunari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.
Banlieueetako gazteak ez direla Napoleon edo ez direla egunotako prentsan monsieur eta madame legez emango, badakigu. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 85. orr.