Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Monotonia nagusi, Kastilla sakonari hurbiltzen ari naizelako marka. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.
Itsasoa bare dago, eta badator katamarana porturantza, uhinik gabeko monotonian. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 362. orr.
Goiko hiriak izaera ofiziala berreskuratuko zuen, beheko hiria eguneroko monotonian murgilduko zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 91. orr.
Oixtian aipatu dudan "monotonia" erritmo lasai eta poetiko bilakatzen ari naiz: azken finean, gure baitan dauzkagu monotonia eta asperra. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.
Aste bati bestea jarraitzen zitzaion, ildo beretik, monotoniaz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.
Bainutegiko tristurak, beti berdin diren egunen monotoniak, are beteago egiten dute ordurik ordu, txeratasunezko eztanda hori. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 204. orr.
Hortxe gertatu da bidaiaren monotonia hautsi duen gauza bakarra. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 61. orr.
Era horretan ez gara monotonian eroriko. Berria - Gaiak 2004-06-23
Oraindik monotoniaren aurkako etsipenak jo ez duen eremu librea nahi du bizitza Ferminek. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 261. orr.
Mundu Berri Bikain batean, non aldaketa bakarra aisialdi zozoaren monotoniatik lan mekanikoaren monotoniara igarotzea izango baitzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 399. orr.
Aldapa ñimiñoena ere ez monotonia jasangaitz hori hausteko. Berria - Kirola 2004-05-25
Monotonia lasaigarria eta triste samarra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.
Thailandiar musika, monotonia delikatu batez oin punttetan dantzatzeko egina bailitzan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 56. orr.