Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hargatik uste zuten basamorturik egundo zapaldu gabeko zenbait jakintsuk han jaioa zela Jainko Bakarra, ezleku huts edo bakartegi haietako jendeak asmatuak zirela erlijio monoteistak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.
Gure mundu hau askoz ere bidezkoagoa eta zoriontsuagoa litzateke ezagutzen ditugun hiru erlijio monoteistek kristautasunak, judaismoak eta islamismoak duten eragina galduko balute. Berria - Euskal Herria 2004-11-23
Islama edozein juduk nahi izan zezakeen bezain fanatikoki monoteista eta anikonista zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.
Eta monoteista platoniko, estoiko, kristau eta marxistei susmagarri zaien bezala jendea munduaren anitzaz gozatzen ikustea, sortzaileari ere susmagarri zaio irakurlea liburu eta autore anitzez gozatzen sumatzea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 12. orr.
Baina Frumppek Iraun duten Fedeak bere lan eskergan dio bertako biztanleak monoteistak direla, bakoitzak ez baitu bere buruaz beste jainkorik, eta hura adoratzen baitu izen sakratu askoren pean. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 272. orr.