Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
monosilabo iz silaba bakarreko hitza, hitz silababakarra.
Izan ere, "monosilabo" hitza polisilabikoa bada, esango didak mundu honek konponketarik baduen... Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 71. orr.
«Esaldi laburrekin eta monosilaboekin» erantzun ziola. Berria - Euskal Herria 2004-01-29
-Noiz erantzun behar didak, Andoni, monosilabo batekin: bai ala ez? Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 71. orr.