Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badirudi, ehizarako eskubidea, hasiera batean libre zena, jauntxo feudalek monopolizatu zutela lurrak berenganatu ahalean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 100. orr.
Saltoki handietara jendea erakartzeko erabiltzen dute zinema, eta gaur egun horien sustatzaileek monopolizatzen dute zinema eskaintza. Berria - Ekonomia 2004-09-17
Zergatik monopolizatu behar zuen gutxiengo pribilegiatu batek aberastasuna eta aisia? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.
Hurrengo hiru urteetan Londresko antzoki inportanteenak monopolizatu zituzten antzerki-lanetako lehena estreinatu zen: Lady Windermere's Fan. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 11. orr.
Berrehun urtez Estatu-nazioaren "mitoak" monopolizatu du konstituzionalismoaren ulermena. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 61. orr.
Aberria monopolizatu nahi izatea aspaldiko arazoa dugu. Berria - Euskal Herria 2004-09-28
Bi durangarrek txapelketa monopolizatu dute azken bost urteotan, erabat. Berria - Kultura 2004-12-19
Argipean zen leihotik pianoak monopolizatzen zuen pareta ikus zitekeen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 22. orr.