Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
monolito iz harri bakar batez osaturiko monumentua.
Elgetatik gertu, errepidea utzi eta Intxortarako bidean pixka bat aurrera egin orduko, monolito bertikal handi batean, Francoren aldekoek 1937ko apirilaren 24 eta 25ean hildako lau elgetarren izenak irakurri nituen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 28. orr.
Jende multzo handi bat ikusi genuen urrutira, belardi batean, marmolezko monolito baten bueltan bilduta. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 225. orr.
Harana begietan hartu orduko -L letraren esparrutik atera baino lehentxoago- harrizko monolito bat ikusten du dena lizarrez inguratua. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)