Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elogio de la arquitectura IV 1990ean egin zuen Txillidak eta altzairuzko obra monolitikoa da, metro bateko luzerakoa. Berria - Kultura 2006-02-09
Lehenbizi esango nioke Eliza, edo hobeto esanda kristautasuna, ez dela monolitikoa, denerako iritzi eta portaerak dituzten kristauak daudelako. Berria - Harian 2006-04-06
Gainera liburu hau lupa bat da garai bateko Obaba monolitiko hura pittinka zatikatzen diguna. Berria - Kultura 2004-01-02
Ikuspegi homogeneoa eta monolitikoa dugu, eta horrek mugatu egiten gaitu. Berria - Mundua 2006-01-12
Espainiak beti bezain monolitikoa eta intolerantea izaten jarraitzen du kulturalki. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 124. orr.
Badakit errealitatea den bezain hotz eta monolitiko kontsideratzea hobe dela, baina egunerokotasun dorpearen ñabardura zenbait, zorigaitzez, izugarri gustukoak ditut. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 122. orr.
Norbaitek balerrake halaxe izan dela edonon; bai, baina hemen osoki manera monolitikoan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 189. orr.