Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere jarduna sotila zen, zehatza, monokordea. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 76. orr.
Poema honetako hitz guztietan, letania baten doinu monokordearekin gia soinu elkarketa pilatzen du Gerardo Markuletak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 42. orr.
Behar beste hitz egin zezakeela berari zerbaitetan esku hartzea suertatzen bazitzaion; hori bai, erritmo geldotxo batez eta ahots doinu nekoso eta monokordez. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 224. orr.
Bistan zen laster jaiki behar nuela eta aldameneko gelan sartuko nintzela, ordura arte bakarrizketa monokordea zena tertulia bihurtzeko. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 70. orr.
Nola imajina dezakete haur horiek, neska eta mutiko horiek, mundu polifoniko bat existi daitekeela mundu monokordea eta monokolorekoa erakusten bazaie? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 166. orr.
Beraiek gabe Euskal Herriko sistema mediatikoa lurzoru ihartua bihurtuko litzateke, basamortu monokordea. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 136. orr.