Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
monograma iz pertsona edo erakunde baten izenaren haste letrekin osatzen den iduri edo marrazkia.
Beheraxago, eskuinetarik, sartze haundi gaina biribildu batean, hiru hizki ez irakur errexak, maiuskula loretuetan, elgarri lotuak eta nahasiak, J B R, eta data bat, 1827: Jean-Baptiste Ricqbour-en monograma. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 40. orr.
Zientziaren eskemak osokiaren zirrimarra (monograma) eta osakideen sailkaketa barnebildu behar ditu ideiaren arabera. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 278. orr.