Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
monogatari iz japoniar literatura klasikoko forma literarioa, mendebaldeko hitz lauzko epikaren kidekoa.
Japoniar literatura kultura txinatar klasikoari lotuta egon da, eta ia inork ez du Erdi Aroko Genji monogatari jatorrizko bertsioan irakurtzen, baizik eta japoniera modernora itzulita. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 16. orr.
Eta horrelako aipamenak (Ryokan apaiza, Ise monogatari, Genji monogatari) egiten ditu hitzaldi osoan, une horretan bere gorenean zegoen japoniar modernizazioa alde batera utziz. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 11. orr.