Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondoren, Scout mugimendua ezagutu nuen eta Bilboko auzo bateko scout taldearekin monitore gisa ibili nintzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 177. orr.
Monitore Hezitzaile edo Hezitzaile Bereziari loturiko diploma. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.
Monitore lanetan aritzen da arratsaldez Iruñeko gimnasio batean. Berria - Kirola 2004-10-28
Gainerakoek monitore-gela batetik jarraitu ahal izango dituzte epaiketak. Berria - Mundua 2004-08-25
Maisuak orain monitore aholku emanez hasten denean jaramonik egin ez, existituko ez balitz bezala? Berria - Kirola 2004-02-18
· Monitore hezitzaile diploma. Herria 2004-11-18
Euskal dantza monitore izaiteko, eskoletan eta dantzari taldetan. Herria 2001-02-08
Hain zuzen ere, zu halterofilia monitorea zara. Berria - Kirola 2004-04-15
Bihotza behatzeko monitore batekin loturik zegoen nire gorputza. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 347. orr.
Klinikako gelara heldu zenean, aita hariz eta monitore argitsuz setiatua ikusi zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.
Kantari karismaduna dute (kantatzean, dantzatzean, monitore gainean etzatean). Berria - Kultura 2004-05-15
Orain, ordea, Diana agertu da ezker aldeko monitorean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 152. orr.
Soinua ez da aparta, urrunegi antzematen delako Donizettiren musikaren melodia, eta irudi geldoa baino ez du eskaintzen monitoreak, baina ikuskizun ederra da, hala ere. eszenatokiko hiru monitoreetan «interlokutore gisa» darabiltzan bere irudiak agertzen dira. Berria - Kultura 2004-09-16
Oraindik ez dugu Internet sarean murgiltzeko monitorerik jarri, baina erne ibili! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 87. orr.
Inguruan, ehundaka monitore zifra aldakorrez jantziak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 163. orr.
Elektrodoen monitoreak arrasto luze bat margotu zuen, gehiago ezerk erdibituko ez zuen zuzenune bat bezalakoa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 342. orr.
Sarrerako aretoan hainbat telebista monitore daude. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 152. orr.