Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dirua beharrezkoa zen, eta dirua ere jin zen, gehienetan espainiar monetan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.
Tori diru hau eta aldatu bankuan, urruneko moneta delakoz. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.
Merkataritzarako truke komisiorik ez izatea ere abantaila da, zeren eta atzerriko monetan inportazioak edo erosketak egiteko ordaintzen ziren komisioak desagertu baitira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 196. orr.
AEBetako monetaren epe luzerako iragarpenak aski ezkorrak dira artean ere. Berria - Ekonomia 2004-11-07
Moneta politika oso hedakorra da egun, bai AEBetan bai Eurogunean. Berria - Ekonomia 2004-04-22
1997tik hona, Asia ekialdeko, Errusiako eta Brasilgo ekonomia eta finantza krisiak gertatu zirenetik, nazioarteko finantza ereduak eta nazioarteko moneta erakundeen lana auzitan daude. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 229. orr.
Nazioarteko diru politikan adituek diotenez, euroaren esparrua ez omen da diru edo moneta esparru optimo bat. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 199. orr.
Ekonomia estandarrak merkatuan elkartrukatzen diren ondasunen azterketara jotzen du batik bat, hau da, truke-balio bat, moneta balio bat duten ondasunetara. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.
Ekonomikoa mundu fisiko naturaletik aparteko sistematzat ulertzean, politika ekonomikoak eta garapenaren aurrerapausoen neurketak moneta terminoetan beste ezertan ez dira oinarritzen. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 56. orr.
Kopek: Errusiako moneta-unitatea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.
Ekonomialariek hedapen prozesuan diren moneta-adierazleak ikusten dituzte, baina [...] giza garapen iraunkorraren arloko aditu guztiek ekonomia berregituratzeko beharra ikusten dute. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 73. orr.
MBri esleituko litzaioke pobreziaren eta epe luzerako erabakiei buruzko arreta[...] eta FMIri, berriz, epe motzerako parte-hartzea, bereziki, moneta eta finantza krisien gidaritza. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 267. orr.
Salneurrien eta zirkulazioan dagoen moneta masaren arteko harremanaren formulazioa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.
Hain zuzen ere, moneta mota bi daudelako; zaharra eta berria, 2000. urte honetan erabakiak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 278. orr.
Angeluko komertsanten elkarteak zerbitzu pratikoak eskaini nahi dizkie bere kide guziei moneda aldaketa keinka honetan. Herria 2001-09-13
Bankers Trust-eko Atzerriko Moneta Departamentuburua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 385. orr.
Moneta Etxea lehenagotik ezarria zen; orduan zen sendotu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.
Ikur-monetaren aldeko erabakia lotuta dagoen aberastasunen azterketak [...]. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 80. orr.
Moneta eder haiek, kutxan sartu beharrean, mahai gainean utzi zituen, behingoan ekiteko beste diruei. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 123. orr.
Geroztik irudi hau indartu zen, Erdi Aro guzian barrena, izkribu, moneta, eta inprimaki guzietan "rex Dei gratia" edo "Jainkoaren graziaz errege" esalege sakratua ohiko bihurtuz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.
Sartu nuen eskua sakelan, nire diru-zorroa bilatu, ireki, eta ikusi nuen kobre moneda bakan batzuez betea zegoela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 61. orr.
-Hamar errublo -esan zuen, eta nik hamar errubloko urre moneda eman nion. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 65. orr.
Poltsatik diru-zorro bat atera zuen, zilar monedaz betea. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 26. orr.
Alabaina, boterea lortu ondoren promesa horiek, guzti-guztiak zakarrontzira bota ziren, eta Nazioarteko Moneta Fondoaren errezeta gogorrak aplikatu zituzten haien ordez. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 108. orr.
Nazio Batuen Erakundeko, Munduko Bankuko eta Nazioarteko Moneta Fondoko agintariei. Berria - Harian 2005-05-18
moneta politika (3); nazioarteko moneta (4)