Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mondeju (orobat mondejo) iz hestebete mota.
Eta hizkuntzarekin gertatutakoa, janari-edariekin ere gertatu zitzaigun: batean mondejoa zen; hurrengoan, odolkia; haraxeago, lukainka edo zezina. Ene aldamenekoak [...] mondejua eskatu du. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 128. orr.
Nik lehertzeko zorian zegoen odol mataza bat ematen zuela esan nuen, zeruko ebakuntza-gelaren batetik eroritako gibel odoldua, errai zati bat, San Pedroren heste-sobrea edo San Pankraziorena, Ataungo mondejua.... Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 124. orr.