Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Monasterioko abadesa agertu zenean, besarkada handi batekin hartu zuen erregina. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 113. orr.
Monasterio bateko abadea, Frantziskori maitasun eta benerazio handia ziona, irten zitzaion bidera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 585. orr.
La Olivakomonasterioko frailek (monasterio hori Nafarroan da) aspaldiko urtetan lantzen dituzte mahastiak. Herria 2005-11-17
Erdi Aroko monasterioetako mojeek eskuz egin eta eskuz kopiatu zituzten, eta eskuz esku eskuizkribuak, gogoratu barreiatu gero, Europa osoan zehar. Berria - Kultura 2004-06-11
Grigoriren begi suhartuek, hitz goriek eta bizitzeko zuen indar izugarriak liluratu egin zuten Alexander Nevski monasterioko pope zaharra. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.
Monasterioa eraiki zuen Klararen alabentzat, eta 1234ko Mendekoste jaian bera ere monasterioan sartu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.
Jainkoak nahi izan zuen, Frantzisko dohatsuak eta biek klausurako Andre pobreen monasterio batean elkarrekin topo egitea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 346. orr.
Jakin ezazue emakumeen monasterio bat sortuko dela hemen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 507. orr.
Anaiak ez daitezela mojen monasterioetan sar. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 159. orr.
Ahal izan zuten hirietan monasterio itxiak sortu zituzten, penitentzi bizitza egin zezaten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 483. orr.
Geroztik ez zen Irantzuko monasterioko horma zaharretatik atera. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 63. orr.
X. mendeko monasterio mozarabe baten aztarnak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.
Monasterio zistertarren baretasunean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 10. orr.
Monasterioko elizako nabearen erdian. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 186. orr.
Deabruak menperatutako arimak askatu zituen, bide estura moldatu ezinean zebiltzan lekaime asko exorzitatu, hainbat eta hainbat fraide eta monasterio-gizoni zeruko ateak erakutsi... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.
· Hogei fraide ketu zituen komentu batean eta moja monasterio bat harem bihurtu zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.
monasterioko abadeak (3); monasterioko andre (3); olibako monasterioko (4); san damian monasterioko (5)
monasteriotik kanpo zerbitzatzen (3); monasteriotik kanpora (3)