Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

monarkiko 1 izond/iz monarkiarena, monarkiari dagokiona; monarkiaren aldekoa.

Lehenengo kasuan, legeak eta ohiturak errepublikako kideen, familiaburuen ohiko sentimenduen emaitza direnez, espiritu monarkikoa, sartu egingo da, poliki-poliki, errepublikaren baitan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 72. orr.

Feudalismo eta autoritarismo monarkikoaren aurka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Gipuzkoako prentsa monarkikoak. Gobernu monarkikoan portu frankoak ezartzea arrazoiaren kontrakoa izango litzateke.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.

Ingalaterran nobleei merkataritza egiten utzi dien usadioa da gobernu-era monarkikoa ahultzen gehien lagundu duten gauzetako bat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 22. orr.

Monarkikoa izatea edo errepublikazalea izatea, bata bestea bezain ergelak dituk biak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

1949an amaitu zen komunista eta monarkiko greziarren arteko gerraren ondoren.  Berria - Kultura   2006-03-14

Abertzale gogorra izan omen zen Juanito Muñagorri, herriko lehenengo abertzaleetakoa gainera, bertako jauntxo guztiak karlistak edo monarkiko integristak zirenean, eta fabriketan lanean hasi zirenak berriz sozialistak edo anarkistak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 63. orr.

2 alderdi monakiko bateko kidea.

Ibaiaren bestea aldean Bilboko udaletxea; Gabino Aresti (Gabrielen aita) zinegotzi monarkikoa izan zen han.  Berria - Kultura   2004-02-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gobernu monarkiko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus