Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

monarkia 1 iz aginpidea pertsona bakar baten esku dagoen gobernu era; hizkera lauean, Estatuaren burua erregea den politika sistema.

Zein karga zituzten erromatarrek eta galiarrek frankoen monarkian.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 279. orr.

Alemana ezartzen saiatu zen habsburgotarren danubiar monarkian alemanez mintzo ez ziren herriei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

Montesquieu jaunak esan zuen salaketa publikoak hobeto dagozkiola errepublikari monarkiari baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 53. orr.

Pepin elizgizonak babestuz bihurtu zen monarkiako nagusi.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 320. orr.

Monarkiaren espirituaren kontra doa nobleak merkataritzan aritzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 22. orr.

Ez dut esan nahi badela monarkiaren bat ekonomiazko merkataritzatik guztiz at dagoena, baizik eta monarkia berez ez dela horretara hain emana.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 13. orr.

Partikularren ondorengotza arautzen duen legea lege zibila da, xedetzat partikularren interesa duena; monarkiaren ondorengotza arautzen duena lege politikoa da, eta Estatuaren ona eta iraupena ditu xedetzat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

Erroman monarkia ezarri zenean, oinordetzen sistema osoa aldatu zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 189. orr.

2 pl

Monarkietan lehen tokietara heltzen direnak, maizenik deus ere ez dira, gaizkile kiskil, axpikari girgil eta nahastekari xirtxil batzuk baizik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 115. orr.

1974an, Saudi Arabiak, eta harekin batera Golkoko beste monarkiek, petrolioaren prezioa 1974ko mailara eramanez [...] baldintza egokiak ipini zituzten munduko kontsumoa ere lehengo maila berera itzul zedin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

3 (izenondoekin)

Austria Behereko urtekaria, Vienako urtekari komunala, eta monarkia austro-hungariarraren gorteko eta hiriko liburua ere eskatu zituen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.

Erregeak eta nobleek ez zuten onartu nahi girondinoek proposatzen zuten monarkia konstituzionala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 109. orr.

Monarkia ilustratuak nazionalismoak ordeztu zituen bat-batean Mendebaldeko ideia politiko nagusi gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.

Kontakizun hauen bidez jabe daiteke irakurlea zer nolako zigor-izua erabiltzen zuten orduko monarkia absolutoek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 7. orr.

Monarkia gogor batek du Nepal kudeatzen, munduko erresuma hinduista bakarra.  Herria   2005-07-14

Konponbide honek, hala ere, [...] huts egin zuen lurraldez zabalak ziren monarkia feudalen eskakizunei erantzuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.

Sistema feudalaren hondamena, monarkia zentralizatuen osaeraren nahitaezko aldia izan zena, XIV. mendean hasi zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Hiri-estatuak; monarkia sekularrak; Erromatar Inperio Santua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 457. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Baina beste arima bat eta onginahi handiagokoa ere bazebilen Mendebaldeko kristau-monarkiaren erakundearen inguruan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espainiako monarkia (3); habsburgotarren monarkia (3); monarkia ezarri zenean (3); monarkia frantsesa (3)

monarkiako gizon (3)

frankoen monarkian (3); habsburgotarren danubiar monarkian (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus