Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

molusku (orobat molusko g.er.) iz gorputz biguneko animalia ornogabea, segmenturik eta luzakin giltzaturik ez duena, eta ia beti maskor batek babesten duena; pl animalia horiek osatzen duten filiuma. ik soinbera.

Zoofitoak eta moluskuak igerian eta ur-azalean daude, uhinen gardenean garden.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

Gaur egun oraindik bizi den Nautilus moluskuaren antzeko antigoaleko bizidun batzuen fosilak ziren, noski.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 124. orr.

Eraikitze lanen ondorioz, kaletako molusku kopuruak behera egin duela salatu dute ekologistek komunikatu baten bidez.  Berria - Gaiak   2004-09-18

Hango ura ere, ordea, beroa eta likatsua zen, ez gozoa, gazia, eta horra gure atzamarrak orain, alga-, gasolina-, molusku- eta ezin bereizizko usteldura-usain nahasia zeriela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.

Hara, begiraiozue, molusku baten moduan, geldi-geldi eta txintik atera gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 51. orr.

Pago bati erantsita, onddo moduko bat dago, ardagai bat zinez baina laranja kolore bizikoa, harribitxi bat dirudiena, gema berezi bat, edo hobeto esanda, bere biguntasuna kontutan hartuz, beste planeta bateko moluskoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus