Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xehe xeheki miatzen gituzte, orduan galtzen ditut ene estilo urrestatua, lepoko gatea bere medailekin, muntra eta moltsa. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.
Erregearen ondoan zen jaun batek balusazko moltsa ttipi bat eman zautan, barnean urrezko medaila bat eta dirua. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 195. orr.
-Dirua atzeko eserlekuan dago, moltsaren barruan. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 161. orr.
Espainiako atera iristean, lehenak guarden buruari dokumentuz bete larruzko moltsa bat erakutsi zion: zibismo ageriak, etorkinak ez zirelako frogak, Jacques Laborde eta Denis Vincent herritarren izenean ziren susmagarritasun eza agertzen zuten paperak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 259. orr.
Familia batean nola berdin lantegi batean, xahutzen balinbaduzu moltsan edo kutxan duzun baino diru gehiago, zorrak egiten dituzu eta zor horiek behar dira gero pagatu. Herria 2005-12-08
Udan gaude: altxa bihotzak... eta idek moltsak. Herria 2002-07-25
Bidarrin ere erosia du Xahatonea etxaldea, bere berrogoi bat hektarekin, hor ere moltsa araberakoa duen jende handieriari egoitza eder bat eskaintzeko xedearekin. Herria 2003-07-17
Parropiako behar guzientzat beren bihotza eta moltsa gogo onez zabaldu duten guzieri. Herria 2005-06-16
Hamargarren urtekotz gure herrian egun horren moldatzeaz arduratu direnek eskerrak bihurtu nahi dituzte beren lana, moltsa eta beren bihotzak hoin jeneroski ideki eta zabaldu dituzten herritarreri. Herria 2002-12-19
Salmenten sosa SS-en moltsara zihoan, presoei kendu gauza balios guziak bezala. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.
Heiek ez dute beren herria maite, heiek beren moltsa zuten maite eta heiek beren orgulua eta beren aitzinamendua zuten maite... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 135. orr.
Baxenabarreko laborariek aspalditik ulertu dute Europan erabakitzen dena beren eguneroko biziari eta moltsari lotua dela. Berria - Euskal Herria 2004-06-08
Azken kontseilu bilkuran berak erran duenez, Baionarekin zuzeneko ikustekorik ez duten beste bi kargu atxiki ditu: Baiona/Angelu/Miarritze elkargoko moltsa eta Errobiko ur sindikatu president kargua. Herria 2004-04-29
Gazako alderat zoatzin hiru autoak, palestinar gazte ikasle batzueri ixtudio-moltsa batzuen eskaintzerat, israeldar irratiak erran duenaz. Herria 2003-10-23