Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ornamentazio aldetik ere aparta zen etxebizitza, bikaina: friso, moldura, burdinazko zutabe, kapitel neoklasikoak... Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 165. orr.
Tenpluen saihetsetako erlaitzen gainean jartzen diren sima edo molduretan, lehoi-buruak zizelkatuko dira, era honetan banatuta: [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1750. orr.
Ate zuria zuen, moldura doratukoa. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.
Gure museoetan koadroak inguratuz ikusi ohi dugun moldura XVI. mendetik aurrera erabili izan da batez ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.
Gela handi hura [...] oihal javatar eta kaobazko moldurez apaindurik zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 525. orr.
Kapitel joniarraren balteo edo zirrinda-moldurek honela izan behar dute proiekzioa: [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.