Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
moldaviar (orobat moldabiar g.er.) izlag/iz Moldaviakoa, Moldaviari dagokiona; Moldaviako herritarra.
-Hik kontu egin badatorrela nik zer zakiat nongo bat... moldaviarra, adibidez. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 68. orr.
Valeryk Kale Nagusian ezagutu zituen moldaviarrak, eta eurekin batera jotzeko konbentzitu zuten. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 66. orr.
Moldaviarren, mongoliarren, aimaren, mixteken eta, hala nola, beste hainbat gizatalderen soinu eta kantak ere entzun ahal izan ziren, halaber, festa koloretsu hartan. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 19. orr.
Beste hizlari batzuk Errumaniako hungariarrei buruz eta Ukrainako moldaviarrei buruz mintzatu dira. Berria - Harian 2006-03-02