Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
moldakortasun iz moldakorra denaren nolakotasuna. ik moldaerraztasun; moldagarritasun.
Hatzekin, duten hezur egitura, indar eta moldakortasunari esker, oso estimulu sexual biziak eragin ditzakegu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 157. orr.
Elkarri lotzeko moduak ere erakusten du zein emaitza onekoa den hezurra gai estruktural gisa: moldakortasun handia ematen du mugimendurako, eta egonkortasun erosoa geldi egoteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.
Ohartzen da bere buruari arreta jartzearen "seta" hartaz, eta horregatik da hain tematia eta hain malgutasun eta moldakortasun eskasekoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 279. orr.