Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bihotz-gogorrak ziren, zakarrak, traketsak, moldakaitzak, ganoragabeak, ezdeusak, zarpailak, makurrak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.
Zoritxarrez arkitektoak ez zuen Brad Pitten antzik, izatez burusoil samarra eta lodixkoa baitzen, eta, okerragoa dena, guztiz moldakaitza sedukzioaren artean. izeba ezkongabe moldakaitza, bere familiaren erdigunean trabatuta geratutako erbesteratua. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 173. orr.
Egia da ez duela oso bakan baizik ekartzen ehizakirik; baina moldakaitza omen da zeregin horretan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 67. orr.
Haren ontasuna baldarra, herabea eta moldakaitza zen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.
Nire etxea dut [euskara], nik hala aukeratu dudalako, zenbaitek moldakaitz, barbaro eta bokantzarik gabea ikusi badute ere. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 38. orr.
Hizkuntza gora eta beheagorik ere, moldaerraz edo moldakaitzagorik ez dago. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 138. orr.
Horregatik bizi modernoan [...] euskara moldagaitza da: baserritarrak, euskara baztertu eta, gaztelania jakin nahi du. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 107. orr.
Dohain edergarri berri hark biziki hunkitua, hari gogobeterik so, hasieran ez nizkion kontsolamendu moldakaitzak baizik eman, penak arindu ordez, penak handitzen dituzten horietakoak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 191. orr.
Hain da errua barru-betea goganbehar moldakaitzez, bere burua baitu salatzen, sala dezaten beldurrez. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 168. orr.
Baina jaun Marcel, buztina bezala, moldagarria zen, eta aita Bartolome, harria bezala, zurruna eta guztiz moldagaitza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 228. orr.
Aldaketa horiek sortzaile edo suntsitzaile gerta zitezkeen, moldakor edo moldagaitz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.
Ardiak atzeratu egiten dira moldakaitz, kateak eman ahala. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 167. orr.
Begiratu gabe igar zezakeen mahai alboan zegoela zutik, zerbaitekin lardaskan, moldakaitz, lekuz kanpo sentituz. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 16. orr.
Artean ere, orduan bezala, moldakaitz mugitzen zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 267. orr.
Baldar eta trakets jaio zen ahatetxoa, bere senide guztiak baino itsusiago eta moldagaitzago. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 116. orr.