Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sabel laua, gerri ondo nabarmendua, mokor biribilak, belaun politak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 118. orr.
Berehala agindu nion bera ere biluzteko, eta nik bitartean mokorrak kulunkatzen nituen, atzeko eserlekuan zutik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 87. orr.
Buelta hartu eta bainugelako aterantz zuzendu zen; haren mokor kulunkariek eta haren gerriaren liraintasunak liluratuta laga ninduten. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.
Mokorrei atzetik aurrera eragiten hasi zen, eta nik haren pubisa somatzen nuen nireganantz apuntatzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.
Nahi gabe, mokorrei eragiten hasi naiz, baina ipurmasailetatik ongi oratuta nauka. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.
Eskuak mokorretan jarrita, aurrena bati eta gero besteari begiratuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.
Eskuak mokorretan jarri nizkion, eta hura, aldez aurretik planeatu izan bagenu bezala, aurpegian eseri zitzaidan, bai sentsazio paregabea, deusek ere ezin du ordezkatu! Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.
Hala ere... begira, hire arreba horrek, mokor zabaleko behor horrek gozotzen banaik, ba... akaso atzeratu egin genezakek hau guztia. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 29. orr.
Bere gainean jarri naiz kokoriko, eta zaldikatzen hasi natzaio, jaisten naizen bakoitzean, mokor-kolpe indartsu batez aireratzen nau berriro, baina bere zakilak nire baitan jarraitzen du mirakuloski. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.
· Arkume osoak ere baziren han, eta idi laurdenak, txahal mokorrak, besaburu aldeak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.
Elkartasun-opariko aberetik, Jaunari honako hauek aurkeztuko zaizkio, beraren ohorez erretzeko opari gisa: buztan osoa ipur-mokorretik ebakia, heste inguru eta gaineko gantza. Elizen arteko biblia Lb 3,9
Mokorrak desegiten. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.
Aita ikusten du soroa ildoz ildo oinkatzen, mokorrrez mokor zapaltzen, eskuarez bezala berdintzen, sasiak, zuhaixkak, karduak eskopetaz jotzen. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.
-Eguberriz, sua mokorrez, Pazkoz, xistapurrez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.
Arakilen, Gabon gaueko Jainkoaren egurra deritzan mukur zati bat gordetzen zuten San Anton egunerako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.
Etxeko giltzain zaharrak azukrea mokor dizdizarietan zatitzen duenean leiho irekiaren aurrean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.
Baziren bestalde bluiak deitzen ziren halako koxkor edo mokor batzu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.
Mandoa, aterpe aitzineko arbola bati estekaturik, eman dioten belar mokorra jaten ari da. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 149. orr.
Lur mokor belardunak ezarri zituen gordagiaren presentzia ezabatzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 52. orr.
Funtsean, harritu egiten nau mota horretako tasunak atxiki ahal izateak, lur mokor bati edo harri puska bati polita edo ederra esateak bezala. erreka txar batzuk zirrimarraka ari lur mokor goroldioz estalien artean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 47. orr.
Behean, harri mokor batzuen gibelean gorde zarete. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 91. orr.
Harri mokor itsusi zahar bat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 40. orr.
Galtzadarri-mokorrez eraikitako harresiak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.
Zuhaitz mokor osoa iruditzen zitzaidan orain beretik pittin bat kanporantz zebilela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 214. orr.
Ogi mokorrak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 157. orr.
Itzulitakoan, amak zer atzemanen motxila husterakoan, eta berrogeita hamar gramoko haxix mokorra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Kafeari lau sukre mokor aurtikitzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 99. orr.
Olioan busti sukre mokor hau har zazu. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 55. orr.