Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mokokaldi iz adkor liskarraldia.

Gure arteko mokokaldiak gorabehera, nik maite nuen nire arreba, eta hark maite ninduen ni.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 107. orr.

Orain agertuz gero, ez zen hain zaila izanen harekin bakezkoak egitea eta arestiko mokokaldi telefonikoa laido barkatu baina ez atzenduen zakura bidaltzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Mokokaldi labur baten ondoren, presa guztian alde egin zuen Holohan jaunak, tikili-takala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 214. orr.

Bainan zendako hoinbeste mokokaldi beren arteko bilkuretan?  Herria   2005-01-20

Bilkura berean, mokokaldi ederra izan da Didier Borotra auzapeza eta Patrick Destizon aspaldixkoan arrunt auzapezaren kontra oldartzen den hautetsiaren artean.  Herria   2004-06-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus