Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oilo batzuk ahotzean mokoka. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.
Oiloak [...] tupustean hegalak astindu eta patiora irteten ziren, laster bizian mokoka, euriak lurpetik ateratako zizareak harrapatuz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 31. orr.
Txoriek mokoka jango dizute haragia. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 112. orr.
Hor goian hegan bazebiltzak bi; begira, elkarri mokoka, aireko oiloak balira bezala. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 167. orr.
Ispiluan irudia ikusi zuelarik, txoria mokoka hasi zitzaion, hegoak astinduz. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 26. orr.
-Aurrena gizendu, eta gero mokoka ekin nahi diok? Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 102. orr.
Ahatetxoak oso berritsuak ziren eta aita beltxargak mokoka hil zituen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 24. orr.
Eztabaidan aritu zitzaizkidan, hau eta bestea argudiatuz, mokoka, baina ez nien inolako aitzakiarik onartu, ez oraingoan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 103. orr.
Mokoka eta kalapitan. Herria 2002-12-19
Andre Venanciaren alaba zintzarririk gabeko behi bat zen, nagia, mozkorra, bizitza guztia inguruko atsoekin mokoka ematen zuena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.
Gerra eta izugarrikerien artean, Parlamentuan ere mokoka hasi ziren elkarren artean eta Cromwellek [...] diktadura militarra inposatu zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 170. orr.
Eta, gertuago, politikariak elkarri mokoka, demokrazia hitza etengabe eta neurrigabe erabiliz, baina herriaren iritzia ezagutzeko beldurrez. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 173. orr.
Orain mokoka dituzu kobrezko bi txanpon direla eta, eta orain taberna zuloan edanean diruzorroa hustu arte. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.
Egun osoan izan zuen garondoan zerbait mokoka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 184. orr.
Adiskidantza eta politika: toka eta noka eta gero mokoka. Herria 2003-02-13
Usoak ere nekez ari ziren egun berrira esnatzen, eta Chavarriren estatuaren inguruko lorategietan zebiltzan ibilaldi urdurian han eta hemen mokoka nagian. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 36. orr.
Hortaz ere izan da mokoka eta kalapita! Herria 2004-05-06
Batzuetan hurbildu eta belarrian mokoka egiten zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 124. orr.
Harry saiatu zen hontza uxatzen, baina hegaztiak mokoka egiteko mehatxua egin eta berokiari erasotzen jarraitu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 60. orr.
Beleak bakarrik zebiltzan, taldeka, [...] denak batera alor zurbiletara jaisten eta beren moko handiez elurrari mokoka eginez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.
Goizeko zazpiak eta laurdenerako, hiru behatz bai, erantsi dizkiote beren habia lurrezkoari, mokoka-mokoka buztin bustia garraiatu eta han mokotxoarekin jo-ta-jo, ondo itsatsi arte. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 206. orr.