Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lanean ebaki eskumuturra erakutsiz, emazte moko fin bat erasiaz zinpurtu zen: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 205. orr.
Euskal sukaldaritza berriak ederki asmatu izan du, oro har, antzinako errezetak gaur egungo jale mokofinen premietara egokitzen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 73. orr.
Hurrena Bobo, ez hain jatuna baina mokofinagoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.
Han ogitarteko mistoak ematen dituzte, bera baino mokofinago direnentzat ere onak direnak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 158. orr.
-Ez nuen uste hain mokofina zinenik, Pantxike... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 214. orr.
Maite ditu emazteak, maite ere jaki onak, moko fina baita. Herria 2004-07-08
Babarrunari bezala, beste lekari askori egiten zaio samua (baita oteari ere, adibidez), eta ez bakarrik lekariei: badira, esaterako, hurraren samua bezalako mokofinak ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 152. orr.
Arrain mokofinek erdeinatu egiten dituzte. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 118. orr.