Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mokodun izond mokoa duena.
Atelier mekanikokoei zinkezko pegar berezia, marmita mokodun antzekoa eginarazi zien, karga gutikoa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.
Sukaldeko sua (jatorduetatik kanpo) eztainu kloruroa sei litroko beirontzi mokodun zein torroiletan kontzentratzeko baliatzen zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.
· izlag Mokodun txano luze bat janzten zuen, gutxienez bi edo hiru hatz begien gainera sakatua, pantailatzat baliatzen baitzuen hura begiak argitik babesteko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.