Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

moketa 1 iz ehun sendoa, gainaldea belus itxurakoa duena, eta lurrak eta paretak estaltzeko erabiltzen dena.

Besaulki bigunak, moketa lodiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Zorua kolore argiko moketa batek estaltzen zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Paretak berinezkoak, moketa grisezko pasabide luze luzeak...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.

Bezperako egunkariak sakabanaturik daude moketa gainean, eta diseinuzko paperontzia publizitatez eta garagardo lataz beteta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

Moketa higatuaren gainean sakabanaturik geldituko zen dena ordea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 168. orr.

Muturrekoak baino areago, moketaren zapore minak lurrindu zidan liluramendua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

Ile kizkurra inoiz baino laburrago eta ilunago, burezurra egur-ikatzezko moketaz tapizatua ote zeukan esan zitekeen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.

2 irud/hed

Ni ez nauk moketak zapaltzeko jaio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 81. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Logelaren erdian zegoen moketa zati batean aritzen ginen: uharte hura zen borroka eremua.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 101. orr.

· Haietako bat, itsua, belus-moketa ikusgarriarekin estropezu eginda, han joan zitzaigun eskailera pikoan behera.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus